mikel p ansa
HIZPIDEAK

Lehiaketa publikoak eta enpresatzarrak

2023ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Handiek handiengana biltzeko joera dute, eta txikiei gero eta leku gutxiago uztekoa. Serunion: adibide bat. Urtean 500 milioi inguruko fakturazioa duen enpresa bat; lehiaketa publikoak irabaztera ohitua dagoena. Lehenago ere izan ditu arazoak: Espainian, Gaztela eta Leongo ikastetxe batzuetan ere harrak agertu ziren jakietan, eta aurten bertan, Leongo ospitale batean gertatu da berriro, eta zigorra jarri diote. Otsailean izan zen. Orain Araban eta Gipuzkoan gertatu da, ikastetxe banatan. Eskoletako jangelen lehiaketa publikoak egiterakoan, Jaurlaritzak aintzat hartu zituen hainbat aldagai, produktuak bertakoak-eta izan zitezen, baina prezioaren aldagaiak erabakigarria izaten jarraitzen du lehiaketa publiko askotan. Puntu asko ematen ditu administrazioari eskaintza merkeena egiteak, eta enpresatzarrek horrela irabazten dituzte lehiaketa publiko asko. Beharbada ez da kasua, baina gero eta agerikoagoa da, Hego Euskal Herrian bederen, Espainiako enpresa batzuk ari direla sartzen zerbitzu publikoak ematera, eta, askotan, prezioak merkatzearen kontura ari direla irabazten. Durako eta Hernaniko eskola jangeletako auziaz harago, badago zer gogoetatua administrazioen lehiaketa publikoen inguruan: zer baldintza jartzen diren, eta horiek nola kontrolatzen diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.