Maiatzeko hauteskundeek sortu duten egoera instituzionalberriaren lehen argazki ofiziala bihar bertan aterako dute. Gasteizen harrera egingo die Patxi Lopezek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiei. Lau erakunde, bakoitza alderdi politiko baten esku. Eta, lehen aldiz, ezker abertzaleko kide bat herrialde bateko ordezkari. Ostegun goizeko egunkarietan azal gutxi beteko dituzte Garitanok eta Lopezek.
Besterik da, argazkiaz gain, mamirik ere izango ote den. Bileraren helburu nagusia zerga sistemaren erreformari hasiera ematea dela esan du Jaurlaritzak, baina arazo latz batekin egingo du topo: ahaldun nagusietako bi, De Andres eta Bilbao, printzipioz, ez daude ezer aldatzeko gogoarekin. Sakoneko erreformaren alde, berriz, Garitano.
Baina bihar atera daitekeen irudia ez du zertan azkenean aterako denaren antzekoa izan. Mapa politiko nahasiak —eta politika baldintzatzen dituzten beste elementuek— orain irudika ezin daitezkeen iritzi aldaketak eta akordioak ekar ditzake.
Hizpideak
Lehen irudia baizik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu