Hizpideak

Legearen barrunbeak

Xabin Makazaga.
2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Espetxean 24 urte egin dituen preso bat aske geratzeak zalaparta eragin du Espainia aldean. Gatza etxera itzuli den egun berean irten da espetxetik Antton Troitiño. Parot doktrina ezarri, eta zigorra 2017. urtera arte luzatu zioten; baina haren defentsak aurkitu du lege zirrikitua, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen batean, etxera itzul dadin.

Urte hasieran, zirrikitu bera baliatu zuen Koldo Hermosak ere espetxetik irteteko. 23 urte preso egin ondoren. Askok, ordea, behar baino lehenago atera direla uste dute. Mikel Ibañez hil berria ere behar baino lehen askatu zutela uste izango duten gisa berean.

Troitiño eta Hermosaren askatasuna ez da, ordea, segurua. Auzitegi Nazionaleko fiskalak helegitea jarria dauka bien aurka, eta Zigor Aretoko plenoak Troitiñoren auzia aztertuko du hilaren 25etik aurrera. Aske utzi duen epaileak legea «egoki» interpretatu ote duen aztertuko dute. Auzi juridiko-teknikoa itxuraz; baina, Troitiñoren auziak Iñaki de Juana barruan mantentzeko erakutsi zuten grina ekartzen du gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.