Azken urteetan anitz hedatu den termino bat da lawfare, akademia anglosaxoiak asmatutako hamaika hitz jokoetako bat—law (legea) eta warfare (gerrari dagokion esparrua) solasen elkarketa—. Orokorrean, erabiltzen da alde batek etsaitzat jotzen duenari kalte egiteko legedia armatzat baliatzen duenean.
1986an Euskararen Foru Legeak Nafarroa Garaian euskaldunen eskubideak mugatzeko zonifikazioa ezarri zuenerako asmatuta zegoen lawfare terminoa. Legedia hori sustatu zutenek jakinen al zuten egiten ari zirenak bazuela izen bat ordurako?
Armiarma sarea ehundu zuten; gero, eragileren batek biktima harrapa dezake; eta, azkenik, epaile batek harrapakinari azken kolpea eman, aste honetan bertan Orkoienen gertatu den bezala: lingua navarrorum-a ez dela ezta meritu gisa hartu behar herritarrei zerbitzua eman behar dieten funtzionarioen kasuan.
Nafarroa Garaian euskaldunen kontrako lawfare-ak tradizio luzeagoa badu ere, azkenaldian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait sindikaturen, abokaturen eta epaileren ekintzek ere oroitarazi diete Hegoaldeko bertze hiru herrialdeetako euskaldunei ez daudela eskubideak murrizteko praktika horretatik salbu. Hordagok Tuteran erakutsi du, ordea, badirela euskaltzale anitz lawfare-aren aurka borrokatzeko prest.
HIZPIDEAK
'Lawfare'-a euskaldunen kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu