Hizpideak

Kutsadurak, osasun ona

Jon Eskisabel.
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Europako Batasuneko enpresen 2009ko kutsadura datuak ezagutzera eman berri dituzte. 2000. urteaz geroztik, E-PRTR erregistroaren bidez, isuritako gai toxikoen jarraipena egitera behartuta daude Europako milaka enpresa, tartean Euskal Herriko ehunka. Emaitzak, beste behin, beltzak dira. Euskal enpresen ia erdiek —492tik 225ek– gainditu egin dute Europak ezarritako kutsadura muga, eta hamasei enpresak CO2isurketaren herena isuri dute, hamar tona pasatxo, aurreko urtean bezainbeste. Horrek esan nahi du krisi ekonomikoaren eragina apenas nabaritu dela gehien kutsatzen duten enpresen jardueran.

Datuak are kezkagarriak dira kontuan hartuta enpresak eurak direla kutsaduraren kontrola egiten dutenak, eta horrek, erakunde ekologisten iritziz, sinesgarritasuna kentzen die datuei. Alegia, kutsadura maila aitortutakoa baino are handiagoa dela sumatzen dute. Horretaz gain, urtea joan urtea etorri kutsadura muga gainditzen duten enpresen zigorgabetasuna ondoriozta daiteke datuotatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.