Xabin Makazaga.
Hizpideak

Krisiaren gurutze bideak

2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Ekonomia krisiaren biktimak hilaren bukaerara iritsi ezin eta botikak ordainarazten dizkieten pentsiodunak dira, mila euroko soldatarekin mirariak egiten dituzten langileak, lana galdu dutenak, akademikoki formazio egokia jasoagatik lan merkatuan muturra sartu ezin eta itxaropena ere galtzen ari diren gazteak; eta jaioterrian etorkizun iluna ikusirik gure Europara etorri, paperik lortu ez eta osasun txartela ere ukatuko dietenak. Biktimak horiek eta gehiago dira. Baina, gerrak bezala, krisiak erezehar kalteak eragiten ditu. Eta beste biktima batzuk ere bai, nolabait deitzearren; kulparik gabeak ez baitira.

Nicolas Sarkozy gurutze bidearen atarian dago. Inkesta guztien arabera, Frantziako presidentetzarako hauteskundeak François Hollande sozialistak irabaziko ditu. Gaur izango da lehen itzulia, eta, hor ezustean irabazi ezean, bigarren itzulirako are iragarpen beltzagoak dauzka Sarko txikiak.

Krisia hasi zenetik, dagoeneko hamar gobernuburuk utzi behar izan dute agintea eurogunean. Huskeria, lanik gabe dauden herritar guztien ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.