Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea albiste izan da azkenaldian. Herri honetan, normal-normal jardun daiteke telebista eta irrati publikoaren zuzendari lanetan telebista eta irrati horiek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza ezagutzen ez duen bat. Baina euskaldun batek soilik euskaraz aritu nahi duela esatea albiste da. Beste futbol entrenatzaile batzuek itzultzaileak izanik, berak ere bere hizkuntzan jardun nahi duela aldarrikatu du Garitanok. Beste gai batzuez ere hitz egin zuen, besteak beste, independentziaz, futbolean erabat ezohikoa den arren, baina Iñaki Artola pilotariari euskararen aldeko hautuak eman zion atentzioa. Eta hark ere egin du hori.
ETB2n euskaldunok euskara erabiltzearen aldeko kanpaina Euskal Herrira zabaldu dute, eta hainbat pertsona ezagunek egin dute bat. Tartean dira Garitano eta Artola, baina baita aktore, musikari, bertsolari, idazle eta kirolari gehiago ere. Ezohikoa izan da hainbat urtetan gaztelerazko hedabide publikoetan euskara entzutea. Normaltzat jo da, baina, gauza bera bi aldiz esanaraztea euskaldunari, baita baserria sutan erre berri zaion baserritarraren kasuan ere. Eta ez da.
Korrikaren Bilboko amaiera ekitaldiak erakutsi zuen euskarak ere baduela bere tokia eta interesa gaztelerazko hedabideetan, eta euskarak, Garitanoren eta Artolaren kasuetan bezala, horrelako adibide gehiago behar ditu.
HIZPIDEAK
Korrika txiki, garaipen handi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu