Aieteko Adierazpena sinatu zutenetik urtea beteko da aurki, eta, bake prozesuan aurrera nola egin aztertzeko, Euskal Herriko eragileek bilera txanda bat egingo dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren. HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldea jada ari da prestaketa lanetan, bi helburu argirekin: bertako taldeak ados jartzea Aieteko Adierazpenean jasotako bide orria betetzeko egin behar dituzten urratsen gainean, eta gatazkaren ondorioen korapiloak askatzen jarraitzeko zer urrats egin aztertzea.
Konponbide baterako agertokia jarri zuen Aieteko Adierazpenak mahai gainean, baina agerikoa da sinatzaileek aurkeztutako bost puntuko bide orria betetzetik urruti dagoela oraindik. Horregatik erabaki du HNTk eragileak beste bilera batera deitzea, hauteskundeen osteko garaia motorrak berotu eta prozesuari abiada emateko une egokia izango dela iritzita.
Hauteskunde aurreko errezelo eta zalantzak uxatuta, saio emankorrak espero ditu HNTk. Akordiorako itxaropenez bilduko dira, ez biltze hutsagatik.
Hizpideak
Korapiloak askatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu