Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Kontsentsua erasoen aurrean

2023ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Agerraldi jendetsua, indartsua, askotarikoa. Euskara eta euskal hiztunak mespretxatu dituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaia salatzera elkartu den talde sendo bat, euskal herritarren ordezkaritza zabala. Kontseiluak deituta euskalgintzako eragileek alkate eta udal ordezkariekin batera Bilbon mezu argia eman zuten: Eusko Legebiltzarrak «kontsentsu zabalez» onartu zuela udal legea, «gizartearen gehiengo zabal batek» babesten dituela euskararen normalizazioaren inguruko politikak, eta, beraz, epaia euskararen biziberritzearen aurkakoa ez ezik, adostasun sozial baten aurkakoa ere badela. Hemen hartzen diren erabakien kontrako erasoa, «autogobernuaren aurkakoa», hautetsiek irmo salatu dutenez.

Oldarraldi judizialaren beste kolpe bat izan da Konstituzionaletik etorri dena, baina koxka bat eta beste bat gora egiten ari dira etenik gabe, eta gelditzeko modu bakarra da dinamika indartsuak eta zabalak sustatzea, instituzioetan eta kalean aritzea, normalizatzen ari den diskurtsoak ez dezan euskara zokoratu. Etorkizun kezkagarriari aurre egiteko, atzokoa bezalako argazkiak behar dira, baina izan dadila urrats bat harago joateko, ez dadila bozen aurreko argazki hutsean gera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.