martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Kontraesanen nafar gobernua

2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak, edo Nafarroako Gobernuko euskaltzaleek, zehatzago esanda, udal euskaldunak biltzen dituen Uemarekin lehen akordioa sinatu duen egun berean egin du delako gobernuak, kasu honetan euskaltzaleak eta euskarari izua diotenak elkarrekin, lau urteotako balantze ezin baikorragoa.

Atzoko bi irudi horiek beste behin baieztatzen dute koalizio gobernuak askotan bi edo hiru gobernu direla, eta gauza desberdinak —kontrajarriak hainbatetan— egin ditzaketela. Egiten dituztela.

Nolakoa da elkarbizitza gobernu batean, zati bat euskara sustatzeko ahaleginetan ari bada, eta bestea oztopoak jartzen hizkuntzaren hobekuntzari? Maria Txibite lehendakariak lan deialdi publikoetan puntuazio handiagoa eman nahi die ingelesari eta frantsesari euskarari baino.

Badaki horrekin sumindu egiten dituela euskaldunak, irizpidea euskararen aurkakoa delako. Ezin du horrelakorik egin nafar guztien lehendakaria izan nahi duenak, nahiz erabaki horren atzean dagoen benetako arrazoia izan bere alderdiak —PSNk— eta gertuko sindikatuek —CCOOk eta UGTk— egin dioten presioa. Lanpostuak jokoan.

Bitartean, Uemak tinko segitu beharko du lanean, Nafarroako erakunde batzuek ez diezaioten zapuztu herrietan egiten duen lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.