Boladaka itzultzen den polemika da oraindik. Euskaraz irakurtzeko gaitasunik edota ohiturarik ez dutenek botatzen duteharria, eta gero (batzuetan) atzera egiten duten arren, ordurako harriak eman du eman beharreko begian. Eta gezurra zabaltzen da, klixe bihurtzeraino. Euskal literaturak —euskaraz idatzitakoak alegia— bizkarra eman dio gatazkari. Euskal idazleek ez dute ETAri buruz hitz egiten. Ez direlako aske. Euskaraz idazten ez duen idazle euskal herritar batek esan berri du. Eta haren hitzek oihartzuna izan dute izan behar duten komunikabideetan. Euskal literaturaren ezezagutzan oinarrituta, gezurrari lekua emateraino.
Errealitatea egoskorra da, baina. Eta euskaraz idatzitako literaturak gatazkaren gaia oso presente izan du, batik bat 90eko hamarkadaz geroztik. Fikziozko liburuen artean arakatzea nahikoa da ikusteko ETA egon egon dela euskal literaturan. Eta biktimak ere izan direla. Beste kontu bat da norberaren ikuspuntuarekin bat egiten duen fikzio horrek. Kontakizuna guk nahi dugun hori den.
Hizpideak
Kontakizuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu