Hizpideak

Komunitatea

mikel lizarralde
2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Ez dago garairik gozoenean euskarazko prentsa idatzia. Komunikaziorako eta informaziorako bideak ugaritu diren garaiotan, BERRIA Taldeak inoiz baino irakurle gehiago ditu —BERRIA egunkariaren irakurleak, Berria.info-koak, herrialdeteako nahiz eskualdeetako Hitza-renak...—, baina diru sarrerak, ordeak, behera ari dira egiten. Egoera ekonomikoak eragin zuzena izan du horretan —diru laguntza eta publizitatearen jaitsiera—, baina prentsa idatziaren eredu aldaketa ere oso kontuan hartu beharreko elementua da. Internet bidezko informazio jarioa ez baita bilakatu diru iturri azpimarragarri.

Egoera ez da samurra, baina euskaltzaleak ez behin, ez bitan, askotan azaldu dira euskarazko prentsa sostengatzeko prest. 1990ean hala zeuden Egunkaria-ren proiektu amestua abian jartzeko. Eta 2003an ere, 24.000 lagunek eginiko diru ekarpenari esker atera zen aurrera BERRIA.

Orain ere, komunitate horren beharra dugu. Orri hauek irakurri edota Berria.info-n arakatzen duzuen guztiok osatzen duzuen komunitate horrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.