Astebetean Ertzaintza protagonista duten bi gertaera gertatu dira. Martxoaren 29an,greba egunean, Xuban Nafarrate 19 urteko gaztea larri eraman zuten erietxera, buruan kolpeak zituela. Informazio ofizialaren arabera—Ertzaintzaren arabera—, ihesi zihoala erori eta buruarekin lurra jo zuen. Lagun eta senideen arabera, oso gertutik jaurti zioten pilotakada. Eta gero, lurrean, jipoitu. Arriskutik kanpo dago.
Hilaren 5ean, Iñigo Cabacas 28 urteko gaztea eraman zuten ospitalera. Oso larri. Hori ere, buruan kolpeak zituela. Haren lagunen arabera, Athletic-Schalke 04 partidaren ondoren, Ertzaintzak 20 metrora botatako pilota batek utzi zuen koman, burezurra hautsita. Herrizaingo Sailak ez du baieztatu pilotakada batek jo zuen. Baina ez du ukatu ere. Xuban Nafarrate ez bezala, Iñigo Cabacas hil egin da.
Yolanda Barcinari tartak jaurti zizkiotenentzat lau eta hamar urteko kartzela eskatu duten egunean hil da.Auzipetuko dute inoiz Cabacas hil duena? Emango du dimisioa norbaitek? Edo ezer argituko ez duen ikerketa bat hasiko dute?
Hizpideak
Kolpea buruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu