Iker Aranburu.
Hizpideak

Kohabitazioa hasi da

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Hasi dute kohabitazioa François Hollandek eta Angela Merkelek.Lehen bileretan ohikoak diren adiskidetasun hitzekin eta elkarlanerako promesekin hasi ere. Eta Europa, haiei begira. Lortuko al du Hollandek Europa itotzen ari diren murrizketa bortitzak zerbait apaltzea eta hazkunde ekonomikoari lehentasuna ematea? Ala itxurakeria hutsa izango al da? Denborak esango du.

Baina Berlin-Paris bikoteak erabaki dezakeena beranduegi etorriko da Greziarentzat. Bozak berriro egindahilabete bat irabazi du, EBk eta NDFk ez baitiote orain diruaren iturria itxiko. Baina hilabete barru Grezia egoera berean egoteko arriskua handia da. Ulergarria da greziarren haserrea,beren bizitza maila asko hondatu delako, eta ulergarria da ere bai alderdi batzuek austeritate politika gogorraren aurkako bandera hartu nahi izatea. Baina alternatiba bakarra, uneotan, euroa uztea da, eta otoitz egitea, konponbidea ez dadin izan gaixotasuna baino okerragoa. Eta hori, gaur egun, ezin du inork jakin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.