Zehaztasun handirik izan gabe, baina erabakiz erabaki gauzak nola joan diren ikusita, kezkagarriak badira Emakunderen barruan gertatzen ari diren aldaketak. Azkena,Izaskun Landaida gidaritzatik kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakia.
Beatriz Artolazabalek Landaidaren lana eskertu zuen atzo, baina aldaketa «beharrezkoa» dela nabarmendu zuen, datozen erronkei behar bezala erantzuteko. Erronkei erantzuteko, ordea, Miren Elgarresta aukeratu dute, eta ibilbide berria hasi aurretik hura zapuzteko intentziorik gabe, aurretik egindakoek —eta egin ez dituenek—, gutxienez zalantzarako tartea irekitzen dute. Izan ere, Gipuzkoako Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzan zela, erabaki polemiko bat hartu zuten: Irungo eta Hondarribiko alardeen gatazka bere sailetik atera eta Bizikidetza Zuzendaritzara bideratzea. Berdintasun zuzendari gisa Elgarresta ez da sekula joan alarde parekideak babestera, Gipuzkoan duela 25 urte baino gehiago gertatzen diren diskriminazio agerikoenetakoak izan arren. Emakunde beti egon da hor. Orain arte.
2020an Emakunde Jaurlaritzako Lehendakaritzatik atera eta Berdintasun sail sortu berrian sartzearekin ahalmena galdu zuen erakundeak, eta oraingo aldaketarekin, adi jarraitzekoak izango dira aipatutako erronka berriak.
HIZPIDEAK
Kezkarako seinaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu