Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Katarsia

2022ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Aristotelesena da hitza. Katarsia. Emozioen deskarga. Gaur da eguna. @umoreaskea Twitterreko kontura ondo baino hobeto ekarri dute hitza. Foku argazki agentziako Jon Urberen argazkian Maialen Lujanbio eta Leo Messi ageri dira, 2018an Anoetan. Eta bertsolaria futbolariari zuzendu zaio: «?????sia eta gure finala Iruñean da!». Emozioen dantza handia da bertsoa, eta zer esanik ez Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi bertsolari, beren unerik gorenean; 13.000 lagun han —eta auskalo zenbat gehiago pantailaren bestaldean— haiek esandakoari adi-adi. 7-8 ordu, era guztietako gaiak ertz berrietatik ikusten. Enpatiak, antipatiak, pozak, tristurak, barreak, emozioak… karga eta deskarga.

Berripaper honetan esan zuen atzo Lujanbiok: «Garaiari eta lekuari erantzuten dion bertsogintza bat da txapelketa». Zortzi protagonista nagusi izango ditu artelanak, haiek tolestuko dituzte hitzak, argudio trinko eta ederrak sortzeko. Baina lurrikarak beti zabaltzen ditu uhinak. Amets Arzallusek 2009ko finalean kantatu gisan bertsoaren «su horren bueltan dantzan» ibili ostean, itzuliko da jendea, Lujanbiok final berean abestu bezala, «Euskal Herriko lau ertzetara». Zer eramango du entzulebakoitzak? Zer argudio geratuko zaio kilinkan, asentatu ezinik? Astindu emozionala ez ezik, intelektuala ere bada txapelketa. Utz beza eztabaida, bestela iritsiko ez zen lekuetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.