martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Kaskagorrien aroa bukatu ote Eskozian?

2023ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Kasu bakarretakoa izango da Europan, non eta zuri kaukasoarrak nagusi izan diren Erresuma Batuan, are gehiago politikaren alorrean.

Sadiq Khan, Londresko alkate laborista 2016tik, jatorri pakistandarrekoa; Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroa iazko urritik, jatorri hindu-afrikarrekoa; eta atzoz geroztik, Humza Yousaf Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruzagia —SNP eskozieraz eta ingelesez— eta, ondo bidean, Eskoziako lehen ministroa egun batzuk barru, jatorri pakistandarrekoa.

Zenbat aldatu den denbora laburrean panorama. Westminsterreko parlamentuko osoko bilkura bati turisten eserlekuetatik kasu egin besterik ez dago ondorioztatzeko errazagoa ematen duela urrutiko jatorria (azaleko kolorea) daukaten britainiarrentzat goi mailako postuetara iristea, oinarrizko MOP —parlamentaria— izatea baino. Oso adierazgarria.

Munduko kaskagorri ehuneko handiena daukan Eskozian —mundu osoko kaskagorrien %25 Eskozian jaiotzen da— independentziazaleen buruzagia ez da kaskagorria izango, ezta beharrik ere.

SNPko buruzagi izateko aukeratu bezain pronto aipatu du independentziara bidean jarri nahi duela Eskozia.

Kaskagorria ez, kaskagogorra bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.