Kanpainak bide erdia egin du, eta hautagaiei astebete falta zaie euren asmo, mezu eta programek gizartean zenbateko babesa izango duten neurtzeko. Kanpaina hau, lehen aldiz, «askatasunean» egin ahal dutela nabarmendu zuten zenbait hautagaik hasieran. Argi horrek, ordea, ez ditu guztiak berdin berotzen, eta itzala Logroñoko espetxera arte da luze.
Sortu legeztatu zuten, eta jada urte eta erdian hirugarren aldiz parte hartuko du ezker abertzaleak hauteskundeetan, koalizio desberdinen bidez. Ezker abertzalearen ilegalizazioren arrastoa ez da desagertu oraindik, baina. Atzo bete ziren hiru urte Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta atxilotu zituztenetik, hain zuzen, hautagaiek kanpainan bezala, politika egin nahi izateagatik.
Jakin bazekien Otegik atxilotuko zituztela. Lanean segitzea erabaki zuten, halere, eta Argitzen txostena zabaldu. Gaur zortzi, emaitzak direnak direla ere, legebiltzarrean hutsune bat izango da, 75 eserlekuen artean: kanpaina hau den bezalakoa izatea ahalbidetu zutenena.
Hizpideak
Kanpainaren itzal luzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu