Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Kalea aktibatzeko garaia

2023ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Bi hizkuntzak ofizialak dira, eta ezin da bietako bat lehenetsi, eta, gainera, Espainiako Konstituzioak ez du «agintzen» gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat jakin behar dela. Horiexek dira EAEko Auzitegi Nagusiak emandako arrazoietako batzuk, EAEko udal legearen bidez euskara sustatzeko dekretuaren zenbait arau baliogabetzeko. Ebazpenen bidez diskurtso hori hedatzen ari dira euskararen eta euskaldunon kontra aritzeko. Zapalduak zapaltzaile bilakatzen dituzte, mundua alderantziz jarrita.

Hizkuntza poilitikak behar dira, euskara sustatzeko esparru legalak, urrats adostuak, eta ez dira erortzen utzi behar horiei eusteko indarrik egin gabe. Horregatik, helegiteak jartzeaz gain, herritarak aktibatu behar dira, kalean euskararen aldeko mugimendua dagoela erakutsi behar da, oldarraldiak haserrea eragiten duela, eta kolpe bakoitzak erantzuna duela.

Oldarraldi judizialaren soka are gehiago luzatu eta korapilatu du epai honek,baina ez da horretan amaituko, behin bidea ikasita errazagoa baita ibilbidea egitea. Azaroaren 4ko manifestazioak oldarraldi honen aurkako erantzun indartsua eta handia izan behar du, baina izan dadila erantzunen dinamika sendo baten hasiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.