Pello Urzelai.
Hizpideak

Kaiolako irribarrea

2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Frantziako Asanbleak lege aldaketa bat onartu berri du, presoak beren bizitokietara gerturatzea errazteko. «Hurbilketa humanoki ezinbestekoa da, eta politikoki bistan da, bake prozesua ahalbidetzeko», adierazi du UMP alderdiko diputatu eta Baionako auzapez Jean Grenetek. Frantziako eta Espainiako gobernuek erraz daukate. Ez daukate aitzakiarik. Presoekiko espetxe politikaren norabidea aldatu behar dute. Egin beharreko urratsak atzeratzeko mesfidantza sortu nahian aritu dira azkenaldian Espainiako eta Frantziako polizia agintariak, baina okerragoa izan da, Egiaztatze Batzordeak sinesgarritasunik gabe utzi dituelako.

Logroñoko espetxe ondora joan direnek sostengua eraman nahi izan diete Bateragune auziko presoei. Balio handikoa da presoekiko elkartasuna, espetxeetako murruak zulatzeko gaitasuna izan baitezake. Ez da harritzekoa, beraz, bestaldeko biztanleak irribarrez egotea, kaiolatuta bizi arren. Irribarrez, murruaz bestaldeko berotasuna eta mugimendua ikusita, denbora alde duela sentitzen baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.