Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

'Justizia' eskubideak kentzen

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Ez da justua, baina horixe erabaki du justiziak. Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du tramiterako ere ez onartzea Irungo Udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako kasazio helegitea. Epai hartan, EAEko Auzitegiak zioen Irungo hamabi udaltzain postutarako euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» zela euskara ez zekiten hautagaientzat. Baina zer gertatzen da udaltzain horiek zerbitzua eman behar dieten herritarren hizkuntza eskubideekin?

Erabakiaren berri jakindakoan, ez dira harritu ez Behatokia eta ezta Kontseilua ere. Ez diote larritasunik kendu, noski, baina ez dute ezkutatu harridura falta. Euskara gaiak auzitegietara eramaten badira galtzeko denak daudela uste dute, eta halaxe ohartarazi dute. Ez da kasualitatea auzitegi horiek euskaldunen eskubideen kontrako ebazpenak ematea. «Oldarraldia» dagoela dio Kontseiluak; «hizkuntz araubidearen berrirakurketa bat» egiten ari direla, euskaldunen kalterako. Auzitegiek ebazten dutena ez dela beti justua, hori aspaldiko ikasgaia da herri honetan, eta berrirakurketa hori egiten ez uztea da gakoa. Ez eramatea gaia epaitegietara. Nork eta zergatik eramaten ditu euskara gaiak auzitegietara? Haiengan dago ardura. Justiziazkoa ez baita beti zilegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.