Amagoia Mujika Tolaretxipi.

Joko politikorako aukera

2023ko azaroaren 17a
05:00
Entzun

Inboluzioaren edo demokraziaren artean aukeratu beharra aldarrikatu du Pedro Sanchezek. Orain artekoa ariketa demokratiko zaila izan da, baina lortu du presidente hautatu berriak eskuinari eta eskuin muturrari ateak ixtea, gainerako alderdi guztiekin inboluziora eramango ez duen bide bat zabaltzea lortuz.

Politika jokorako abilezia aitortu behar zaio Sanchezi; gobernatu ahal izateko pentsaezinak ziren mugimenduak egiteko gaitasuna. Beste modu batera esaten dute oposiziokoek: boterea lortzearren edozer egiteko gai dela. Eta noski ez liokeela Carles Puigdemonti begiratu ere egingo ez balu bere beharrik edukiko. Beste guztiei ere ez. Baina hori ez da Sanchezen egiteko esklusiboa. Esanguratsua da atzo Aitor Estebanek Alberto Nuñez Feijoori erantzundakoa: «Egunen batean kontatuko dut [PPkoak] eskaintzera iritsi zirena».

Sanchezek hemendik aurrera ere mugitzen jarraitu beharko du. Joko politikorako aukera dago, eta hori ona da nazionalistentzat eta independentistentzat. Legealdi honetan lurraldetasunaren eztabaida zabalduko duela agindu du, eta aukera hau ez litzateke alferrik galtzen utzi behar. Politikan, ordea, esandakoak ahanzturan geratzen dira maiz, eta joera hori ez da erraz aldatuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.