Euskal Herriak baduelako aldarri horren eszenifikazioaren beharra», horregatik jokatu zuten atzo jokalariek Tunisiaren kontra. Partida bera «berreskuratu» dutelako daude azken boladan gustura Euskadiko Federazioko arduradunak, zulo ekonomiko handia sortzen zielako partida ez jokatzeak. Eta Mikel Etxarri hautatzaileetako batek, aldarrikapen benetakoa nola egiten den eman du aditzera egunotan: «Maila ona emanda, eta partida irabazita». Haren ustez, eraginkorragoa da hori, eta ez jokatze hutsagatik jokatzea, jokatzeko eskubide hori aldarrikatze hutsagatik aldarrikatzea, nonbait.
Jokalariek argi utzi dute zer nahi duten, kirol agintariei zer eskatzen dieten. Eta agintarien artean inposatzen ari den ideia da sparring onak izatea dela orain lehen helburua. Eurokopa datorrela eta Europan nahiko dutela Euskal Selekzioaren mailako sparring bat, lagunartekoetan maila ona ematen duelako, jokalari talentudunak dituelako. Baina ez eskatu gero horiek nazioartean ofizialki jokatzea, jokatzeagatik jokatzea litzateke hori, nonbait.
Hizpideak
Jokatu, jokatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu