mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Irudikapena

2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Europako Komunitate Politikoa elkartuko da gaur lehenbiziko aldiz, Pragan. EB Europako Batasuna da foro horren sustatzailea, eta, zehazki, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bultzatu du. EBko 27 estatuak eta batasunean ez dauden bertze hamazazpi elkartuko ditu —Errusia eta Bielorrusia ez Europako bertze guziak gonbidatu dituzte, baita Israel ere—. Mahai gainean, hiru gai nagusi: Ukrainako gerra, energia eta egoera ekonomikoa.

Argi ikus daiteke zer asmo nagusi izan duen EBk foroa antolatzeko, kontuan hartuta Macronek behin eta berriz nola aldarrikatu duen batasunak lidergo politikoa hartu behar duela nazioarteko aferetan. Gerrak erronka existentziala eragin dio EBri, krisi ekonomiko larri baten itzala handitzeaz gain, nazioartean bloke gisa duen sinesgarritasunarentzat ere proba handi bat baita.

Izan ere, administrazio egitura soil bat izateari utzi eta egiazko bloke bat bihurtzea predikatu dute beti lider europazaleek, atzerri eta defentsa politika bateratuekin. Hala ere, estatu-nazioen interesak eta NATO lehenetsi izan dira arlo horietan, eta horrek indefinizio egoera batean utzi izan du EBren bloke izaera. Gaurkoa litekeena da lidergoa irudikatzeko ahalegin bat izatea, Errusiak aurrez aurre bloke europar bat duela erakustea —bizikidetza negoziatu baterako baldintzek urruti dirudite—, AEBen buruzagitzatik apartekoa. Baina erronka berbera izanen du hemendik aitzinera ere EBk: irudikapen soilak gainditzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.