mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Irlandako eredua

2023ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihar beteko dira 25 urte Ostiral Santuko Akordioa sinatu zutenetik Belfasten. Euskal nazionalismoak ia betidanik hartu izan du Irlanda eredutzat —gaurko eguna horren adibide—, eta, horren kontra, nazionalismo espainolak beti ukatu izan du Euskal Herriko eta Irlandako gatazka politikoen artean antzekotasunik dagoela edo paralelismorik egin daitekeela.

Gainera, nazionalista espainolek dezenteko koherentziarekin eutsi izan diote jarrera horri; izan ere, euskal nazionalistek Irlandakoak eredu eta kidetzat hartu izan badituzte ere, nazionalista espainolak ez dira inoiz bereziki identifikatu Irlandako alde britainiazalearekin. Arima nazional-katolikoa duen pentsaerarentzat irensteko zapo handiegia Gibraltarren usurpatzaileak eta Eliza katolikoaren aita santua laidoztatu zutenak kausa zuzen baten kidetzat hartzea, akaso.

Halere, Irlanda eredutzat ez hartzeko motibo gehiago nabaritu izan zaizkio nazionalismo espainolari. Errate baterako, presoena, Irlandan akordio baten bidez talde armatuetako preso guziak askatu baitzituzten zigorra bete gabe zutela. Baina eragotzi beharreko paralelismo nagusia, segur aski, bertze bat da: Erresuma Batuak eta alderdi britainiazaleek idatziz onartu zutela irlandar nazionalistek haien proiektu nazionala gauzatzeko eskubidea dutela, baita nola gauza dezaketen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.