Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Inozokeriarik gabe

2013ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Inuzente Eguna atzo. Inozoa ez den mezua zabaldu zuen EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak: «egitasmo orokor baten baitan modu mailakatuan»beren etxeratzea Espainiako «lege-baliabideak erabiliz» egiteko prest daudela esanez, eta eragindako mina «zinez» aitortuz.

Inozo aurpegia jarri eta isilduko direnak ez dira faltako. Besteri baldintzak jarriz beren erantzukizunei muzin egin ohi diotenek ETAren desarmatzea eskatzea beste aukerarik ez dute izango hemendik aurrera. Urratsak urratsen atzetik etorri izanak ez die pausoa aldarazi orain artean. Herritarrak ez dira inozoak, ordea, eta atzoko agiria (ere) hutsaren hurrengoaren pare jartzen saiatzeko ahaleginen gainetik ulertzen dute prozesua zertan den.

Pauso garrantzitsua da EPPKren atzokoa normalizazio eta bakebidean. Kartzeletako giltza daukanak erantzun beharko du orain, inozokeria litzateke erraz emango duenik pentsatzea. Eta badator urtarrilaren 11, Bilbo presoen aldeko itsaso bihurtu nahi duen manifestazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.