Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Hiru segundo euskaraz

2022ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ordubeteko hitzaldia egin, eta euskaraz lau hitz besterik ez. Horixe izan da Guggenheimen 25. urteurreneko erakusketaren aurkezpenean euskarari eman dioten tokia eta garrantzia. Euskara hizkuntza ofiziala den lurraldeetako batean gertatu da eta gertatzen da hori, administrazio publikoak —Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia— partaide dituen museo baten urteko jarduera garrantzitsuenetako baten aurkezpenean. Seinaletika euskaraz dago Guggenheimen, eta euskara presente egoten da erakusketen katalogoetan ere. Baina benetan oihartzuna daukan ekitaldi bat dagoenean, zer toki du euskarak?

Baten batek argudiatuko du 25 urteotan asko egin dela aurrera, langile euskaldunak dituztela bisitariei harrera egiteko, euskarara itzultzen dituztela testuak... Baina zuzendariak ez du euskaraz egiten, eta, atzokoari erreparatuta, asko saiatu ere ez.

Guggenheimena, adierazgarria eta larria den arren, adibide bat gehiago da. Hainbat kultur erakundetan gertatzen da gauza bera —Jazzaldia, Zinemaldia, Bilboko Arte Ederrak, Musika Hamabostaldia...—. Inolako hizkuntza eskakizunik gabe izendatzen dituzte zuzendariak. Eta, okerragoa dena, gero ere ez zaie eskatzen. Eskaintzen ere ez, akaso. Euren lurraldeko kulturaren parte esanguratsu bati bizkar emanda bizitzerik badu kultur kudeatzaile batek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.