Hilekoa duten emakumeak arriskutsuak ziren abereentzat, landareentzat edota elikagaientzat. Mendebaldeko zientzialariek 1930eko hamarkadan ondorioztatu zuten emakumeek pozoi moduko bat botatzen zutela hilekoarekin zeudenean. Oraindik ere munduko hainbat lekutan uste horrek indarra dauka, eta emakumeak baztertu egiten dituzte odola isurtzen duten bitartean. Urrutira joan gabe, iragarkietan konpresa perfumatuen eraginkortasuna saltzen dute, hilekoaren txarra omen den usaina estaltzeko; emakumeak poz-pozik agertzen dira praka zuriekin, konpresen eta tanpoien xurgatzeko gaitasuna erakusteko; odol urdinekoak dira hilekoak telebistan.
Hilekoa gauza zikin eta nazkagarria delako usteak badu zerikusirik osasun publikoan eman ez zaion arretarekin. Lotsak eta tabuak oztopatzen dute argi hitz egitea eta eztabaidatzea, eta, ondorioz, hileko produktuek ez dakarte behar luketen osasunari buruzko informaziorik. Hori gutxi ez eta, gainera, hilekoa hileroko pobrezia da neska eta emakume askorentzat, eta pertsona gisa garatzeko eskubidean eragiten du. BEZa %4ra jaisteak lagunduko du produktuok eskuragarriago izan daitezen, baina behar duenak doan izan beharko lituzke, eta bere osasunarentzat egokienak direnak, ez merkeenak.
HIZPIDEAK
Hilekoaren prezioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu