inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hidrogenoa, mirari berria

2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Erregai fosiletako sektoreen eta industriarik kutsatzaileenetako batzuen begiak hidrogeno berdean jarrita daude. Batzuen irudiko, etorkizuneko erregai garbia izango da, elektrifikatzeko zailak diren arlo asko deskarbonizatzeko aukera emango duena. Munduko airea eta itsasoak betetzen dituzten hegazkin eta itsasontzietarako erabili ahal izango dela diote, eta baita altzairugintzan, industria petrokimikoan eta beste hainbatetan ere. Baikorrenen iritziz, energia eskari globalaren laurden bat aseko du mende erdirako. Beste batzuek ez diote horren etorkizun joririk ematen, eta energia eskari osoaren %7 ingurura mugatzen dute haren etorkizuneko ahalmena.

Dena dela, hidrogeno berdea klima larrialdiari aurre egin nahi dion kapitalismo fosilistaren bandera bat da. Funtsean ezer aldatu gabe, azaleko aldaketaren bat egin nahi dutenen apustua. Zoritxarrez, etengabeko energia eta materialen kontsumoa gutxitu ezean, zaila izango da erregai fosiletatik erabat askatuko den mundu bat lortzea. Problema baita belaunaldi bakoitzak bikoiztu egiten duela aurrekoaren energia kontsumoa. Eta iragarpena da 2050erako ere berriz bikoiztuko dela, gainerako material askorena bezala. Beraz, galdera da ea horri eutsi dakiokeen, azken hamarkadetan handitzen ari den galera ekologikoa areagotu gabe. Gero eta aditu eta zientzialari gehiago daude ezezkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.