Hizpideak

Hezkuntza eta politika

Xabin Makazaga.
2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Kataluniako ikastetxeetan katalanak jarraituko du izaten komunikazio hizkuntza, Generalitateak ez baitauka inolako asmorik hizkuntz murgilketa bazterrera uzteko. Bi hilabeteko epea eman berri dio Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak CiUko gobernuari espainiera ere komunikazio hizkuntza bilakatzeko. Bi hizkuntza ofizialei tratu bera emateko. Baina Generalitateko bozeramaile Francesc Homsek esan du hizkuntz murgilketa, 1983an onartu zuten eredua, «altxor bat» dela, iragango ez duten «marra gorria».

Espainian asaldatuta dabiltza, Kataluniako Gobernuak ez duelako aintzat hartu auzitegi baten ebazpena. Erabakia betearazi beharrekoa iruditzen zaie, kosta ahala kosta. Baina Espainian inor gutxik aipatu du azken 25 urteetan zer emaitza eman dituen hizkuntz murgilketak Katalunian. Izan ere, ikasleek katalanera eta espainiera menderatu egiten dituzte derrigorrezko hezkuntza aroa amaitzean. Horrek, baina, zer axola die batzuei? Irizpide pedagogikoak aintzat hartuta, eredu hoberik ez izan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.