PPk badaki Euskal Herrian, Galizian eta Katalunian ikasten duten ikasle guzti-guztiek gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitzean. Badaki hiru nazio horietan eta Espainian jakintza komunak dituztela ikasleek, Espainiako Gobernuak zehazten duelako edukien %55 eta erkidegoek ez dutelako erabiltzen haiei dagokien gainerako %45a osorik.
PPk badaki aginduko duen lurralde osoan ikasleek ikasiko dutela Espainiaren Historia, Espainiako Artearen Historia, Espainiako Geografia, Espainiako Literatura... Ez dela egongo Machado, Garcia Lorca eta Cervantes zein ziren jakin gabe batxilergora joango den ikaslerik. PPk ondo daki hori.
Beraz, zertaz ari da gaztelaniaren ezagutza eta «lurralde nazional guztian jakintza komun batzuk» bermatu behar direla esaten duenean? Bada, segur aski, Kataluniaren, Euskal Herriaren eta Galiziaren berezitasun linguistiko eta curriculumekoak ezabatu behar direla ari da iradokitzen.
Eta horretara doala.
Hizpideak
Hezkuntza espainiartzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu