Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Heziketa unibertsala gako

2017ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Indarkeria matxista amaitzeko, birziklatzeko, euskara salbatzeko, bizikidetzarako... egungo gizarteko hainbat eta hainbat auziren konponbidea hezkuntzan dagoela esaten da. Batik bat, hezkuntza sisteman. Badirudi sistema sendo batean heziketako haurrek salbatuko dutela egungo gizarte gaixoa. Hala, askotan jartzen dira gu baino aurreratuago omen dauden herrialdeetako eskolak adibidetzat.

Baina uste hori bezain zabaldua dago, bestalde, hezkuntzan —publikoan, batik bat— lan egiten duten langileak pribilegiatuak direla. Ondo — asko— kobratzen dutela, ordutegi ona dutela, oporraldi asko dituztela... sistema publikoko beharginei buruzko topikoak errepikatu ohi dira. Errealitatea, ordea, ez da topiko bat bezain sinplea: atzo, sukaldeetan lan egiten dutenen %80k eta eskolak garbitzen diharduten %65 inguruk egin zuten greba, besteak beste, ondokoa salatzeko: 2009tik hitzarmena berritu gabe dutela.

Ia hamar urtez berritu ez den lan harreman batzuetan diharduten hezkuntzako profesional horien egoera, ordea, ez da nabarmentzen gizartearen kezka bezala. Sektore publikoaren arduradun diren ordezkari politikoek ez ezik, hezkuntzan esperantzak jarri dituzten herritarrek ere kasu gehiago egin beharko liekete beren aldarri unibertsalei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.