inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hauteskundeen bigarren itzulia

2023ko uztailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ostean, gobernua osatzeko lana dute orain alderdiek. PPko Alberto Nuñez Feijook egingo du lehenengo saioa, ezustekorik ezean, eta gehiengoa osatzeko ezintasunarekin egingo du topo, haren aliatu politiko izan daitezkeenen ordezkaritzarekin ez baitu eskura inbestidurarako gehiengoa, ez lehen itzulian ez bigarrenean.

Nuñez Feijooren porrotaren ostean, Pedro Sanchez sozialistaren txanda iritsiko da, eta horrek ere, berez, aukera eduki dezake bigarren itzulian aldeko boto gehiago eskuratzeko kontrakoak baino. Baina Juntsen abstentzioa bermatu beharko du horretarako, eta Kataluniako alderdi independentistako buruzagiek argi utzi diote Sanchezi ez diotela ezer zor, eta eutsi egingo dietela euren aldarrikapen politikoei: autodeterminazioa eta amnistia.

Panorama horrekin, garbi dago inbestidura saio bat baino gehiago izango direla Espainiako Gorteetan, baina orain dauden osagaiekin, pisu handia du hauteskundeak errepikatuko direlako hipotesiak. Atzo, eragile askoren analisien jomugan zegoen hipotesi hori; hots, urte amaieran berriro hauteslekuetara joan behar izatea.

Baliteke horrek PP eta PSOEren alde jokatzea, boto baliagarriaren dinamikagatik. Egoera horretan, ez da faltako esaldi hau buruan izango duenik: bigarren zatiak inoiz ez zirela onak izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.