inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hauteskunde hotsak

2020ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Hauteskunde urtea izango da 2020a ere. Martxoan Ipar Euskal Herriko udalak berritzeko hitzordua daukate, eta, ondoren berrituko da Euskal Elkargoa ere. Besteak beste, Jean Rene Etxegarai instituzio horretako presidenteak atzo aurkeztu zuen bere hautagaitza Baionako herriko etxeko hauteskundeetarako.

Eusko Legebiltzarrerako bozak ere aurten izango dira. Eta, kasu horretan, nahiz eta alderdi guztiak horretarako prestatzen ari diren, oraindik ez dago datarik. Udaberrian edota udazkenean izan daitezke, Iñigo Urkullu lehendakariak egokitzat jotzen duenaren arabera. Besteak beste, EAJk gertutik erreparatuko dio une politikoari, etekin handiagoa noiz atera erabakitzeko. Espainian gobernua osatuta, panorama argituta dauka alde horretatik. Bestalde, De Miguel auzia pasatu berritan, agian komeni dakioke bozak hilabete batzuk atzeratzea.

Baina, segur aski, badago beste kontu bat data aukeratu behar dutenei gehiago kezkatuko diena: hots, Kataluniako hauteskundeekin kointziditzeko arriskua. Izan ere, Kataluniako egoera politikoak Euskal Herrian oihartzun handiagoa izan dezake bi deialdiak aldi berean gertatuz gero, eta horrek distortsio dezente eragin dezake Euskal Herrian. Bitartean, hautagaiak nor izango diren jakingo da, eta, argituko da horri dagokion duda nagusia: hau da, EH Bilduk Arnaldo Otegi aurkeztuko duen edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.