Arazo gutxi ez, eta bada kezkatzeko beste arrazoi bat: urteko lehen hiru hilabeteotan 2.540 milioi euro bildu dituzte zergetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Iaz epe horretan bildu zuten baino %1,48 gutxiago da. Jaitsiera logikoa da, kontuan izanda duela urtebete ekonomia hazten ari zela eta orain beheraka doala. BEZaren bilketa txikitu da gehien, langabezia handitzeak kontsumoa gutxitzen duelako.
Hiru hilabeteko datua besterik ez da, eta duen garrantzia baizik ez zaio eman behar. Baina hurrengo hilabeteotan gauzek hobera egiten ez badute —eta, ezer egitekotan, okerrera egiteko itxura dute gaur egun—, Madrilek inposatutako murrizketei hemengo erakundeek beraiek erabakitakoak gehitzeko atea irekitzen du datuak. Izan ere, iaz baino 637 milioi gehiago biltzeko itxaropenarekin egin zituzten aurrekontuak, eta oraingo bilketa erritmoarekin jarraituz gero, iaz baino 170 gutxiago jasoko dituzte. 800 milioiko zuloa, iaz egindako 1.000 milioikoari gehitzeko.

Hizpideak
Hasiera txarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu