gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Hasiera da

2013ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
E uskara eta euskal kultura izen propioarekin agertuko dira 2014ko apiriletik aurrera sarean, munduaren aurrera, .eus domeinuarekin. Sei urtetan talde batek egindako iñurri lanak egin du baimena ematerainoko bidea. Euskarak Interneten .eus behar zuela sinetsita ekin zioten lanari, eta egunero sarean euskaraz jarduten duten milaka erabiltzaileek ahalbidetu dute ICCANi erakustea euskarazko komunitate bat badela, eta hala agertu nahi duela mundura. Internetek egitura administratiboak gainditzen baititu. Euskararen eta euskal kulturaren komunitatea da .eus-ek bilduko duena, gainerako muga guztien gainetik.

Egin da lehen pausoa. Euskarak badu domeinua Interneten. Baina orain martxan jarri behar da. Domeinua datorren apirilerako erabiltzeko prest izatea espero dute, baina PuntuEus Fundaziotik jakinarazi dutenez, «erabiltzea, ikustea eta indartzea» da orain erronka. Bestela, hizkuntzarekin gerta daitekeena gertatuko zaio .eus domeinuari. Erabili ezean, ez dela izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.