arantxa elizegi egilegor
HIZPIDEAK

'Harrera' guneak

2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Hiztegiek honela definitzen dute harrera hitza: «Norbaitek norbait bere etxean, lagunartean eta abarretan hartzea, ostatu, laguntza, babesa emateko». Alegia, norbait babesean hartzea, lasai eta seguru senti dadin. Oso bestelakoa da Europako Batasuneko estatu kideek darabilten definizioa; ezin hobeto azaldu zuen herenegun Italiako lehen ministro Giorgia Melonik: «Hau [migratzaileen afera] konpontzeko modu bakarra irteerak gelditzea da». Eta irteerak gelditzeko baino zer modu hobeagorik harrera gune beharko luketenak atxilotze gune erraldoi bilakatzea baino; eta, behin erabakiak hartzen hasita, zergatik ez gogortu zigorrak itsasoa zeharkatu eta Europan asiloa eskatzera ausartzen diren horientzat, hiru hilabetetik urte eta erdira? Bada, horixe iragarri berri du Italiako gobernuburuak.

Duela urtebete eskas Meloniren Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarrak parlamenturako bozak irabazi zituenean, Europako agintari gehienek eskuak burura eraman zituzten. Hasierako etsai hark, baina, aurkari izateari utzi dio, eta arrisku handiago bati aurre egiteko aliatu bilakatu da. Jarrera aldaketa horren adibide argiena da Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen, herenegun Lampedusara egindako bidaian Meloniren aldamenean agertu izana, Erromari eskua luzatuz eta migratzaileei laguntza ukatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.