Hizpideak

Hari hauskorrak

Pello Urzelai.
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak aspalditik erabili du espetxe politika tresna politiko gisa. Sakabanaketa, urruntzea, bakartzea, damutze eskaintzak, zigorren luzapena, senideen kontrol umiliagarriak eta abar helburu politikoekin erabili ditu. Multzo horren barruan, bereziki kezkagarria da presoen osasun arazoen trataera. Artatze egokirik eza nagusitu da Espainiako eta Frantziako espetxeetan, administrazio sistemaren utzikeriatik haratago, mendeku jarrerari lotuta. Jarrera horrek, gainera, ondorio tamalgarriak izan ditu, hildakoak eragiteraino.

Espetxe politikak goitik beherako aldaketaren premia badu, soilik gizalegearen araberako parametroetan kokatzeko, are premiazkoagoa da gaixo dauden preso larriei askatasunaren atea zabaltzea. Osasunak ez baitu denbora politikorik ulertzen. Ibon Iparragirre presoaren kasua adibide lazgarria da; izan ere, medikuen arabera arrisku handiko egoera batean egon arren, infekzio batekin ospitaleratu arte ez baita urratsik egin espetxe arindua ezartze aldera. Ea azkar gauzatzen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.