Epaileak lau ertzain inputatu ditu Iñigo Cabacas gaztearen hilketarekin lotuta. Lekuko gisa deklaratu ostean hartu du erabaki hori Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Auzitegiko epaileak, eta ez du baztertu, prozedurak aurrera egin ahala, inputazio gehiago egitea. Ertzaintzak defenditzen duela dioen zuzenbide estatuan delitu bat egiten duenak —ardura publikoa izanik ere— ordaindu egin behar du. Hori da normala.
Orain arte, lege berezien babesean eta egoera politiko berezi baten aitzakian, gertakari larri asko zigortu gabe usteldu dira oroimenaren kutxan. Inpunitate sentsazio erreal bat eman die horrek polizia indarrei eta arduradun politikoei.
Orain, Cabacas gomazko pilotekin hil zutenak, herritar babesgabeei gomazko pilotekin eraso egiteko agindu zietenak —arduradun polizial nahiz politikoak— zigortzea eta euren erantzukizuna hartzea litzateke normala. Hots, justiziak «guztiarekin» jotzea haien aurka, haiek herrikora «guztiarekin» sartzekoagindu zuten modu berean.
Hizpideak
«Guztiarekin»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu