gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

'Gurtel auziaz', arrotz

2017ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Gurtel auzia dela eta, PP alderdiaren ustezko legez kanpoko finantzaketari buruzko azalpenak eman behar zituen Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak atzo, Kongresuan, oposizioak hala eskatuta. Ez zituen eman, espero zen bezala. Ezer berririk ez. Alternatibarik ere ez, ordea. Oposizioa ere nor bere bidetik joan zen, eta bere horretan geratu ziren gauzak. Politika espektakuluaren hamaikagarren saioa Espainiako Kongresuan, nor bere loriaren bila.

Arrotza, iraingarria ez balitz. Atzokoak mahai gainean jarri zuen berriz ere politikaren eta herritarren arteko urruntasuna. Rajoyk ez zuen premiarik azalpenik emateko, eta ez zuen inor harritu: Gurtel auziari buruz propio deitutako saioan, Gurtel aipatu ere ez zuen egin bere ordu erdiko hizketaldian.

Aitor Estebanek (EAJ) saioa kale itsuan amaituko zela iragarri zuen, oposizioaren alternatiba osatzeko ezina azalaraziz; Oskar Matutek (EH Bildu) ustelkeria zer den gogorarazi zion hizketaldi zorrotzean. Baina Joan Tardak ditu ondorioak argien. ERCkoak honako hau esan zuen: «Rajoy jauna, badakigu lasai ederrean joango zarela hemendik ere. Baina guk urriaren 1ean epaituko zaitugu; ustelkeriari agur bozkatuz, errepublikari ongietorria emanez».

Arantza bidea izango da hura ere, baina haiek hautatutako bidea da; Euskal Herrian ez dago halako erabakimenik, eta Kongresu hartan segitu beharko da Gurtel auziaz hizketan, arrotz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.