mikel p ansa
HIZPIDEAK

Grebak

2023ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Kezkatuta daude langile publikoak, eta kezkatuta sindikatuak. Ez dira berriak haien kexuak. Sektore bakoitzak baditu bere arazoak, baina badira denei eragiten dieten kontuak ere. Behin-behinekotasuna da horietako bat. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, batez beste, langileen herenak dira behin-behinekoak; sektore batzuetan, gehiago. Erosteko ahalmena galtzeari buruzko kezka ere agerikoa da. Zerbitzu publikoaren kalitateari buruzko kezka ere hor dago: pandemiak Osakidetzari nola eragin dion, hezkuntza arloko eztabaida goriak...

Atzo greba egin zuten milaka langile publikok. Grebarekin bat egin zuten langileen portzentajeari eta gutxieneko zerbitzuei buruzko betiko eztabaidak alde batera utzita, harritzekoa da Eusko Jaurlaritzako buruek greba deialdi horien harira hartu duten jarrera gogorra. Urkullu lehendakariak hauteskundeei lotutako helburu bat balute bezala tratatu ditu atzoko eta abenduko grebak; grebarekin bat egitea EAJ agintetik botatzeko estrategia baten parte balitz bezala. Eta horrela, langileen aldarri laboralak arazo elektoral bihurtu ditu. Beharbada, diskurtsoa tenkatuta, lortuko zuten zenbait langilek grebarekin bat ez egitea, eta agian horixe zen helburua: Jaurlaritzaren kontrako protesta masibo baten irudia ez osatzea. Ematen du EAJ kezkatuta dagoela oraindik aurtengo hauteskundeetan izan dituen emaitzekin, baina gatazka honek argudio laboralak ditu, eta beste era bateko erantzunak behar lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.