Ez dela azken lan erreforma izango ohartarazi du Espainiako CEOE Patronaleko buru Juan Rosellek. Oso ontzat jo du Espainiako Gobernuak langileen kaleratzea merkatzeko onartu berri duen lan erreforma, baina ez dela nahikoa iritzi dio. Greba eskubidea ere aldatu egin behar dela uste du Rosellek, «batzuen eskubideak babesteak»ez dezan beste guztiena «zapuztu». Bat etorri da Adegiko presidentea Rosellekin, Raxoik onartu berri duen lan erreforma oso positiboa dela esan baitu.
Inoiz baino argiago ari da gobernua. Ez da gehiago sindikatuen eta enpresarien arteko bitartekari, inoiz izan baldin bada. Zubiaren alde batean geratu da, eta birrindu du bestaldearekiko bidea. Patronalaren altzoan gozo dago, langileek zer egingo zain. Eta zer etor daitekeen begira abisua bota du patronalak: kontuz, hurrengo jomuga greba eskubidea izango da eta... Alegia, eskubideak desagertzearen aurka protesta egiteko eskubidea ez dute gustuko. Horrek, ahuldu baino gehiago, indartu egiten du protestaren zentzua.
Hizpideak
Greba eskubidearen bila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu