inaki petxarroman
Hizpideak

Greba burujabetzaren alde

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Gizarte eta lan eskubideen alde grebara deitu dute sindikatu abertzaleek bihar Hego Euskal Herrian, kapitalismoaren krisi handia hasi zenetik laugarrenez. Gizarte murrizketak salatuko dituzte oraingoan; lan eta pentsioen erreformak gaitzetsi zituzten aurrekoetan. Funtsean, zatika botatzen ari diren ongizate estatuaren birrintzea geratzea da sindikatuen helburua, Europatik datorren haizete bortitzari aurre egiteko beste egitura eta eraikin sendoago batzuk behar direla gero eta ageriago geratzen ari den arren.

Grezian ere bihar egingo duten grebak erakusten du gero eta eskumen gutxiago dituztela gobernuek —ustez burujabeak direnek ere— merkatu eta finantza munduak agintzen dienaren aurrean. Demokrazia parlamentarioaren hiru ardatzetatik at hartzen dira herritarren bizimoduari zuzen kalte egiten dioten politika ekonomikoak, elite txikien kapital gose aseezinaren erruz. Ñabardurak-ñabardura, burujabetza ekonomikoa berreskuratzeko grebak izango dira Greziakoa eta hemengoa, gehiengoaren interesen aldekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.