Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Genozidioa baimentzen

2023ko azaroaren 16a
00:00
Entzun

«Hitz egiteko txanda heldu zaidanean, esan diet garrantzitsuena zera dela: agerian uztea zer-nolako krimenak egiten ari den Israel gure kontra. Munduak desegin beharra dauka Israelen kontakizun hori, bere burua defendatzen ari delakoa». Atef Abu Saif Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroaren egunerokoaren hirugarren atalak jasotzen du esaldi hori, Israelek Gazaren kontra abiatutako genozidioaren hirugarren egunekoa da. Palestinako Aginte Nazionalaren gobernu kabineteko bileran Zoom bidez parte hartu zuen Abu Saifek. Hilabetetik gora pasatu da,baina oraindik ez da guztiz desegin kontakizuna, eta Israelek gerra krimenen eskalada betean jarraitzen du;egunez egun, egoera muturrekoagoa da Gazan.

Informazioaren eta sare sozialen globalizazioarekin, eta edozein gertaera munduko beste puntara abaila batean iristen dela kontuan hartuta, juduek II. Mundu Gerran Alemaniaren esku jasandako izugarrikeriak eta genozidioa XXI. mendean errepikatzea ezinezkoa zela sinistuta bizi izan da mundua urte luzez. Baina, tamalez, genozidioa gertatzen ari da, eta denon begien bistan, gainera. Genozidioa eta gerra krimenak ia gertatu ahala ezagutzen ditu munduak, baina munduan agintzen duten gehienek, adierazpenen bat gorabehera, ez dute zirkinik egin. Genozidioa gertatzen ari da; genozidioa baimentzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.