Xabin Makazaga.
Hizpideak

Garzonen penitentzia

2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Baltasar Garzon bekatu handiak egindakoa da epaile gisa. Berak bihurtu zuen eguneroko lan tresna «dena ETA da» leloa. Eta terrorismoa, termino juridiko gisa, pentsa ezin ahala zabaldu zuen. Makrosumario asko igaro dira haren esku artetik, eta, haren instrukzioen ondorio, lan politikoa egin duten euskal herritar askok, urte askotarako zigorrak jaso dituzte.

Justiziatik politikarako joan-etorria zuzenean egin ondotik, eta euskal independentismoaren aurka ederki nabarmenduta, azken urteetan ondo itxi gabeko iraganeko zaurietan arakatu nahi izan du, Txilen Pinochetekin eta Espainian bertan frankismoarekin.

PPren ustelkeria ikertzean, ordea, espetxean Gurtel auziko inputatuen eta abokatuen arteko elkarrizketak grabatzeko agindu zuen. Horrek ekarri dio 11 urteko inhabilitazioa. Epailetzari agur esateko moduan da epaile izarra.

Entzuketena pecata minuta iruditu liteke, egin dituenen ondoan. Handiak egindakoa baita Garzon. Horregatik, zigorraren azken arrazoia gorabehera: nolako bekatua, halako penitentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.