Argi mintzatu da Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soria Garoñari buruz: «Ez dugu itxiko zentral nuklear bakar bat ere». Alegia, CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari iritzia galdetu ostean, sozialistek agindu zuten ixtea baliogabetuko du Raxoiren exekutiboak. Espero daiteke CSNren baiezko erantzuna; alegia, doitze batzuk eginda, Garoñak jarrai dezakeela lanean 2019ra arte. Horixe bera esan zion CSNk Sebastian ministro ohiari txosten batean 2009an, zentralari ixteko eguna iritsi zitzaionean.
2013ra arte atzeratu zuen Zapateroren gobernuak zentralaren itxiera. Egin zezakeen 2009an bertan, edo 2011n, baina 2013an egitea erabaki zuen. Alegia, bazekien hurrengo gobernuari—ia ziur PPri— utziko ziola zentralaren etorkizunari buruzko azken erabakia. Bazekien lobby nuklearraren eskuetan ari zela uzten Garoñako zentralaren geroa. Orain, akaso, sozialistek kritikatu egingo dute Moncloako maizter berrien asmoa. Baina haien esku egon zen zentrala ixteko aukera, eta ez zuten egin.
Hizpideak
Garoña, luzerako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu