Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Galtzaile eta pobre

2023ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Damaskoko gobernuak bere neurrira egindako legeei esker, jabetza eta aberastasunak eskuz aldatuz joan dira Sirian 2012az gero, gerra lehertu eta urtebetetik gaurdaino. Modu horretara, oposizioko hildakoen eta desagerrarazitakoen familiak ezer gabe geratu dira, baita atzerrira ihes egin dutenak ere, edota Sirian bertan lekualdatu direnak. 500.000 pertsona inguru hil zituzten Al-Assaden aldekoek, 115.000 desagerrarazi, eta 12,5 milioi desplazatu daude.

Baxar al-Assad presidentea arduratu da urteotan boteretzeko bide guztiak erabiltzen, itzuli nahi duenak ez baitu nola, etagobernuaren aurkako mugimendu orok eskuak lotuta dauzka, galtzaile izateaz gain pobrea ere bai baita.

Baina bide horiek ez ditu Damaskok asmatu. Gerraoste guztietan lapurreta masiboak egiten ditu irabazleak, oposizioa deuseztatzeko, eta herria ahots disidenterik gabe berreraikitzeko. Urrutira joan gabe, 36ko gerraostean gertatutakoa gogoratzea besterik ez dago.

Dena utzita joan denak are arrazoi gutxiago du itzultzeko ezer ez badu, baina okerrena da mugimenduok nazioartearen onespenarekin egiten direla. Al-Assaden gobernua agertoki diplomatikora itzuli berri da Arabiar Ligan parte hartzearekin bat, eta ez legoke sobran Siriari kargu hartzea egiten ari denagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.