inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Galdera deserosoei eta euskarari ihesi

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Krisi garaietan, inoiz baino garrantzitsuago bihurtzen da informazioaren transmisioa. Erakundeek ezinbestekoa dute gertaeren tamaina, abiadura eta zenbaterainokoa gizarteratzea, herritarrek jakin dezaten zer gertatzen ari den, eta zer egin behar duten osasun publikoa eta banakoen ongizatea bermatzeko. Egoera horretan gaude orain. Jendea etxetik atera ezinda —kolektibo asko kritikatzen ari diren lanerako derrigorrezko joan-etorri horiek kenduta—, are eta garrantzitsuago bihurtzen da kezka eta jakin-minak asetzea, eta, horretarako, hedabideak eta sare sozialak dira ezinbesteko tresna gaur egun.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik hona, Jaurlaritzak ia egunero egiten du agerraldi bat, online eta kazetaririk gabe. Hedabideek badute aukera galderak igortzeko, baina agerraldi horiek agerian utzi dituzte bi kontu, gutxienez: bat, ez direla galdera guztiak erantzuten —askotan, administrazioarentzat deserosoak izan daitezkeen itaunak aipamenik gabe geratu izan dira—; eta bi, euskarak ia ez daukala lekurik agintarien agerraldi horietan. Nafarroako Gobernuaren kasuan, beste estilo bat ikusten da, sumatzen baita kazetarien galdera guztiei erantzuteko borondatea, Hori bai: kasu horretan ere, nagusiki erdaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.