Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Funtsik gabeko hiriak

2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Bizitoki hutsak, alokairu ordainezinak eta etxebizitza turistikoen pagotxa ez dira gaurko kontua Donostian. Dena da garestiegi, dena jasangaitz, dena ezin bizi bat, dena libre den merkatu bat, eta orain, etenik gabeko espekulazioari espekulazio gehiago gehitu dio Azora funtsak: etxerik gabe utz ditzake 300 bat familia; etxegabetze ikusezinak egin, ito, alokairuak izugarri igoz: burofax bat bidalita joateko abisua emango du, alde egiteko tarte bat utzi, eta kasurik egiten ez duenari oztopoak jarri, alde egitea erabakitzen duen arte.

Bizilagunak hasi dira antolatzen, prestatzen, zer gerta ere. Kaleratzeak Stop taldeak agerraldia egin zuen atzo udaletxe aurrean, «egoera tamalgarria» salatzeko eta kaltetuak elkarrekin kalean izango direla ohartarazteko, tantaka eta isilean bota aurretik elkarrekin borrokatzeko bidea baitute urratzeko.

Baina ez da bide bakarra. Ezinbestekoa da botere publikoek esku hartzea, bitartekari lanak egitea, alokairuen prezioak kontrolatzea, etxebizitza hutsak betearaztea eta etxe turistiko eta hotelen plazak ugaritzeari uztea, merkatuaren gorabeheren eta interesen arabera aritu beharrean.

Funtsak funtsik gabe uzten ari baitira hiriak, herritarrez husten, putrez betez doazen heinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.