Udaleko osoko bilkuretan katalanez hitz egitea ahalbidetzekoaraudia aldatu zuten Ipar Kataluniako bost herritan, bost herri txikitan. Frantsesa baztertu gabe —bai baitzekiten horrek nolako ondorioak izan zitzakeen—, udalean katalanari lekua egitea izan zuten xede. Ahoz, katalanez egindako hitz orok itzulpena du frantsesera; eta idatziz bi eletan jasotzen da guztia, frantsesezko bertsioa lehenetsiz.
Bueno, bada urrats txiki horrek Frantziako jakobinoen barrua ukitu du. Auzitegietan amaitu du auziak, eta ebazpena oso argia izan da: inkonstituzionala da. Araudi aldaketarekin frantsesa bigarren mailako hizkuntza gisa gelditzen omen da, katalanaren atzetik, eta horrek auzitan jartzen du «frantsesaren nagusitasuna». Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak horretarako bidea zabaltzen duen arren, auzitegiak argi dio frantsesa beste hizkuntza guztien gainetik dagoela. Badakigu zerbait Euskal Herrian horri buruz.
Lazgarria da halako erabaki batek frantsesaren nagusitasuna auzitan jartzen duela argudiatzea. Bereziki, kontuan hartzen badugu bost herri horietan 18.800 lagun bakarrik bizi direla, eta frantsesa lehen hizkuntza duten 80 milioi lagun daudela munduan, eta bigarren hizkuntzatzat duten beste 190 milioi.
HIZPIDEAK
Frantsesaren nagusitasuna auzitan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu